Urrezko miserableak

Urrezko miserableak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urrezko-miserableak/@@download/image/20111076474urrezko_miserableak.jpg
2012/12/13
berria
Urrezko miserableak
The King's Speech ederrarekin azken Oscar sarietan garaile nagusi izateak badu ondoriorik. Tom Hooper zuzendari ingelesak Victor Hugoren Les Miserables (1862) eramango du zinemara. Horretarako, mundu zabalean arrakasta lortu duen musikala hartuko du oinarri, eta nola ez, lehen mailako aktoreak izango ditu esanetara. Alde batetik, Hugh Jackmanek Jean Valjean gorpuztuko du, ogia lapurtzeagatik kartzelan sartuko duten gizona. Russell Crowe, aldiz, Valjeanen bizitza infernu bihurtuko duen Javert izango da.