Urrezko kabiak

Urteak daramatza Buitraker taldeak, eta hori antzeman egiten da. Ohi bezala, metal ukitua eta oinarri elektronikoak, biak eskutik datoz iruñearren lan berri honetan. Primeran hasten da diskoa "Buitraker show" indartsuarekin, eta ondoren, "Ongi etorri infernura" abestiko gitarra gartsuen ondoren, barealdia dator "Revox", "Inon ez" eta "Irrika" jostalariekin. "Gazte barrazkilo"rekin berriz gora egiten du intentsitateak, "Urrezko kabiak" lasaiarekin ostera arnasa hartzeko. Hauxe egia biribila: oso sendo belarriratzen da Buitrakerren disko berria, eta Aitor kantaria inoiz baino hobeto antzeman dugu.