Urrezko Globoak, aktibismoz jantzita

Urrezko Globoak, aktibismoz jantzita Beltza nagusi izan da aurtengo Urrezko Globoetan, eta sariek ere argi utzi dute gauzak aldatzen ari direla zinemaren industrian; emakumeen unea iritsi da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urrezko-globoak-aktibismoz-jantzita/@@download/image/1515378678_343307_1515384860_noticia_normal_recorte1.jpg
2018/01/08
berria
Beltza nagusi izan da aurtengo Urrezko Globoetan, eta sariek ere argi utzi dute gauzak aldatzen ari direla zinemaren industrian; emakumeen unea iritsi da.

Igande honetan izan da Urrezko Globoen zinema festa; lo harrapatu bazaitu lasai, hemen duzu aurtengo edizioan gertatu dena.

 

1) TIME'S UP

Ez da kasualitatea; aurtengo Urrezko Globoetan, beltza izan da nagusi. Aktore eta zuzendari gehienak, ez bakarrik emakumeak, beltzez jantzi dira edizio honetan, sexu jazarpena salatu eta berdintasuna aldarrikatzeko Time's Up (aski da) lelopean. #WhyWeWearBlack traola erabiliz, aktoreek beren arrazoiak azaldu dituzte sare sozialetan; horrekin batera, hainbat aktorek aktibistak aukeratu zituzten bikotekide bezala: Emma Watson Marai Larasi genero aktibistarekin azaldu zen, Susan Sarandon Rosa Clemente kazetari eta ingurugiroaren aktibistarekin eta Meryl Streep Aijen Poo Etxeko Langileen Aliantza Nazionaleko zuzendariarekin.

 

2) IRABAZLEAK:

Argi eta garbi, gaueko irabazleak emakumeak izan ziren, The Handmaid's Tale eta Big Little Lies telesailen sariek islatu zuten moduan. Gainera, gaueko diskurtsoetan hainbat aldarrikapen entzun ziren, beti, berdintasun ekonomikoa, emakumeentzat errespetua eta onespena eskatuz.

  • Drama onena: Three Billboards Outside
  • Komedia edo musikal onena: Lady Bird
  • Zuzendari onena: Guillermo del Toro
  • Komedia edo musikaleko gizonezko aktore onena: James Franco
  • Komedia edo musikaleko emakumezko aktore onena: Saoirse Ronan
  • Dramako gizonezko aktore onena: Gary Oldman
  • Dramako emakumezko aktore onena: Frances McDormand
  • Telebistako drama onena: The Handmaid's Tale
  • Komedia edo musikal onena: Marvelous Mrs. Maisel
  • Miniserie onena: Big Little Lies

*Gainontzeko saridunak ikusi nahi badituzu sakatu hemen.

 

3) OPRAH WINFREYREN HITZAK

Gaueko une garrantzitsuenetako bat Oprah Winfrey aurkezlearen eskuetatik iritsi zen. Bere hitzek mundu guztia zutik jarri zuten, negarrez eta txaloka. Emakumeen eta beltzen sufrimenduaz hitz egin zuen, garaiak aldatzen hasi direla aldarrikatuz: "Asko sufritu duen jendea elkarrizketatu dut, eta denek komunean dutena mundu hobea eraikitzeko esperantza da. Nahi dudana hau da; hau ikusten ari diren neskato guztiek jakitea egun berri bat hasi dela, eta egunsentia iristen denean, emakume harrigarrien lanari esker eta gizonen babesari esker iritsi dela jakin dezatela. Unea iritsiko da non MeToo (ni ere) esatea ez den beharrezkoa izango".

 

 

4) SARE SOZIALEK GEZURRA DIOTE

Ez, argazki hau ez zen atzo egin. Maggie Smith aktorea ez zen gorriz joan atzoko galara, beltzeko aldarrikapenari kasu egin gabe; sare sozialetan aireratutako argazki hau 2016koa da.

 

5) GIZONEZKO ZUZENDARI GUZTIAK:

Natalie Portmanek argi utzi zuen saria ematerakoan nominatutako zuzendari guztiak gizonak zirela:

Natalie Portman calling out the all-male nominees in the best director category is extremely a 2018 mood. #GoldenGlobes pic.twitter.com/Q2L7ieDBjm

— Michael Blackmon (@blackmon) 2018(e)ko urtarrilak 8