Urrezko boskotea

Urrezko boskotea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urrezko-boskotea/@@download/image/david_o_russell_1367580404.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Urrezko boskotea
Silver Linings Playbook (2012) komediarekin Jennifer Lawrence eta Bradley Cooper izar bihurtu ostean, David O. Russell zuzendariak erraz erakarri ditu izen handiak bere hurrengo proiektura. Urrezko taldea osatuko dute, aipatutako bikotearekin batera, Christian Bale, Amy Adams eta Jeremy Rennerrek; bederatzi Oscar izendapen guztira. American Bullshit izenaz ezagutzen da oraingoz proiektua, eta FBIak mafiosoak eta politikari ustelak harrapatzeko martxan jarritako Abscam operazioa izango du hizpide.