Urretxu festa giroan

Gaur, ostirala, botako dute txupina 20:30ean, eta herriko txistulari taldeak irakurriko du pregoia. Bertso afaria -Unai Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes eta Jokin Urangarekin- eta kontzertuak -Willis Drummondek, Hot Dogsek, Lainek eta Emonek joko dute- ere izango dira gaur.
Larunbat eguerdian eta arratsaldean, idi probak eta folklore jaialdia egingo dituzte eta goitibera lasterketarik ez da faltako -arratsaldean izango da-. Frontoian, herri afaria egingo dute. Bukatzeko, Elina, Kill eta TUD taldeek joko dute ordu txikiak arte.
Igandean, azkenik, Euskal Jaia egingo dute. Kantu saioa, herri bazkaria, karrozen ibilaldi ikusgarria, euskararen aldeko kandela piztea, Bedaioko ingurutxokoa dantza herrikoiak... Hori guztia ekarriko du Euskal Jaiak, festetako azken egunean.