Urpeko merkeak

Urpeko merkeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urpeko-merkeak/@@download/image/19p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Urpeko merkeak
Askotan politikariak egoskorrak izaten dira, eta hanka sartu arren, ikaragarri kostatzen zaie okerrak aitortzea. Esaterako, 1998. urtean Kanadak lau urpeko erosi zizkion Erresuma Batuari, 475 milioi dolarren truke. Kanadako Defentsa ministroak zioenez, erosketa primerakoa zen, prezioa merkea zen eta. Hala ere, urpekoak erabiltzen hasi zirenean, arazotxo bat izan zuten. Zein arazo? Txikikeria bat: urpekoetara ura sartzen zen. Defentsa ministroak arazoa egon bazegoela adierazi baina erosketa ona izan zela berretsi zuen. Negozio ederra egin zuten, bada!