Urpeko irudiak

Urpeko irudiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urpeko-irudiak/@@download/image/mundua_roatan_1393855367.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
Roatan (Honduras) uharteko itsasbazterretan egindako urpeko argazki arrakastatsuen ostean, Mexikora jo zuen Dive Photo Guide aldizkarian diharduen Lia Barrett argazkilariak, Yucatan estatuan ohikoak diren cenoteak erretratatzera. Lurrazpiko ur filtrazioen eraginez sortutako putzuak dira, eta lurzoruraino heltzen direnak igerileku natural zoragarri bilakatzen dira. Hala, arnasa luzez eusteko gai diren hainbat urpekarirekin zita egin eta kaleko arropa jantzita, urpera bidali zituen Barrettek, fantasiazko mundu zoragarriak eraikitzera. Helburu bikoitza dute, gainera, cenoteen kutsadura salatu baitu bide batez fotografo korearrak.