Urko Aristi: “Komunean tetrisean aritzen naiz"

Urko Aristi: “Komunean tetrisean aritzen naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urko-aristi-komunean-tetrisean-aritzen-naizquot/@@download/image/78p57Urko.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Urko Aristi: “Komunean tetrisean aritzen naiz"
Eguraldi gizon guztiek bezala, zintzo itxura du Urko Aristik. Bizitza osoa munduko herririk "ederrenean" pasatu duela dio: Arriben. Eta horrexegatik, "istripua" izan zen Gipuzkoan jaiotzea. Ezkontza hurbil duten lagun askok konpromiso eguneko eguraldiaz galdetzen diote. Alex Sarduirekin batera Bi errepidean saioa aurkezten hasi da.

Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Patata tortilla. Iaioa naiz. Amonak behin gomendatu zidan bezala, esne apur bat botatzen diot.


Komunean. Zer irakurtzen duzu? Ezer ez. Sakeleko telefonoko tetris joko batekin aritzen naiz.

Ohean. Amesgaiztoa? Emandako eguraldi iragarpena ez betetzea.
Telebistan. Zer ikusten duzu? Edozein gauza; kontsumitzaile amorratua naiz.

Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Eguraldiaz galdetuko didan norbaitekin. Eskerrak hirugarren solairuan bizi naizen…
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Benito Lertxundiren kantak: Nafarroa, Baldorba eta Erribera.

Lanean. Zer gorroto duzu? Nagusia.
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Izandako lekuetara ez naiz itzultzen, leku asko baitaude ikusi, ezagutu eta gozatzeko.

Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Mikel Otermin lagunaren soltero despedidan: parrandak egiteko nire egungo sasoiaz ohartu nintzen; adinaz, alegia.
Kiroldegian. Zein kirol? Sofing-a. Baita Tai Chia ere.

Kontzertuan. Zein talde? Gatibu!
Liburutegian. Zein liburu? Dejame que te cuente ipuin liburua.

Larrugorritan. Non? Edonon, ez dut inolako arazorik.