Uretako animaliak bordatuetan

Uretako animaliak bordatuetan Natura sormenerako iturri izaten da artista askorentzat. Diseinatzaile eta artistek naturari eta bertan bizi diren izakiei erreparatzen diete euren lanetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uretako-animaliak-bordatuetan/@@download/image/_megan_zaniewski_bordados_animales_1.jpg
2021/09/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Natura sormenerako iturri izaten da artista askorentzat. Diseinatzaile eta artistek naturari eta bertan bizi diren izakiei erreparatzen diete euren lanetan.
Uretako animaliak bordatuetan

Brodatzen aritzen den Megan Zaniewski artisauak uretako animalien edertasuna islatzen du bere bordatuetan. Haria eta orratzarekin urmael, laku edo errekak irudikatzen ditu eta bertan dabiltzan ahate, igaraba edota dortokak. Animaliak uretan barneratzen ari direneko unea ere agertzen da bere sormen lanetan, burbuilak barne. 

Hirurogeita hamar espezie baino gehiago brodatu ditu azken bi urteetan. "Ama eta amona oso trebeak ziren josten. Orain dela pare bat urte ezkutuan zeuden brodatzeko hornigaiak aurkitu nituen eta bisitatutako zenbait lekutako paisaiak brodatzea erabaki nuen. Artea egiteko modurik kutunena bilakatu zen berehala. Animalia bizidunen erretratuak hariarekin eta orratzarekin sortzearen erronkarekin gozatu egiten dut", azaldu du Zaniewskik.

Horrelako lanez gain, lore koloretsuak josten ditu eta baita hiru dimentsiotako hegoak dituzten intsektuak ere, Instagrameko kontuan ikus daitekeen moduan.