Urdin eta arrosa graduetan dantzan

Asko eta aspaldikoak dira gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak ardatz hartuta idatziriko liburuak: "Why men don´t listen & women can´t read maps" (Allan Pease & Barbara Pease, 2001) edo "Men are from Mars, Women are from Venus" (John Gray, 1992), adibidez.
Elkar ulertzeko gida modura aurkeztuak, gurean mendeetan agindu duen dimorfismo sexualaren adierazle garbiak dira. Sexua menderik mende dimorfismotik ulertu izan da; bi forma ezberdinetan eraikia, bi kategoriatan bereizia: gizonak batetik, eta emakumeak bestetik. Eta horren isla dira, hain justu, arestian aipatutako liburu horiek ere.
Obra hauetan deskribatzen diren izaera desberdinduak, alabaina, gehiago oinarritzen dira autoreen bizipenetan errealitate objektibo eta unibertsaletan baino. Izan ere, badira pertsona asko ez dutenak bere burua identifikatuta sentitzen sexu bakoitzari aitortzen zaizkion ezaugarriekin. Alegia, gizon askok hala pentsatu arren, benetan egia al da emakume bakar bat ere ez dela gai mapak irakurtzeko? Eta emakume askok ere ondokoa baieztatuko balute ere, egia al da gizon bakar bat ere ez dela gai entzuteko?
Beraz, nola azaldu daiteke gizon eta emakume batzuk kategoria bakoitzari dagokion deskribapenekin bat etortzea, baina, aldiz, beste asko hurbilago sentitzea berea ez den kategoriari aitortzen zaizkion ezaugarrietatik? Hau da, nola azaldu gizon bat identifikatuago sentitzea ezaugarri femeninoekin maskulinoekin baino, eta alderantziz?
Gregorio Marañonek XX. mendearen lehen laurdenean hauxe aipatu zuen: Maskulinoa eta femeninoa ez dira aurkako baloreak, sexualitatearen garapenaren segidako graduak baizik. Jadanik pasa den mendearen hasieran, gizon eta emakume izate eta sentitzearen berezitasunak normaltasun anbiguo baten barruan kokatzen zirela aipatu zuen Madrilgo medikuak. Harrezkeroztik, giza izate sexualari buruzko erantzunak aurkitzeko esparru modura ulertzen da intersexualitatea.
Demagun gizonak urdin koloreko horma batekin parekatzen ditugula, eta horma arrosa batekin emakumeak; eta pentsa dezagun pareta horiek adreiluz eraikiak daudela. Pareta urdineko adreiluak urdin gradu ezberdinetakoak izan daitezke, maila kromatiko ezberdinetakoak; baina adreilu arrosa batzuk ere tarteka daitezke horma urdin horretan, edota urdinaren eta arrosaren arteko koloreak. Horrenbestez, horma bakoitzaren sexualitatea karaktere urdinen eta arrosen segidako graduetan definituko litzateke. Gizon eta emakume izateko moduak anitzak dira, beraz, konbinazio posibleak mugagabeak dira eta. Biografiak ere, ondorioz, anitzak dira.
Aztertu dezagun adibide bat. Gizon zein emakumeek ileak izaten dituzte gorputzean. Ezaugarri honi dagokionez, gizon eta emakumeen arteko aldea ez du ile motak markatzen, baizik eta ile horren kokapenak eta kantitateak. Ohikoa da emakumeengan baino ile gehiago agertzea gizonengan, eta gorputzeko atal gehiagotan gainera. Baina arau hau ez da beti eta kasu guztietan betetzen. Zenbait neska bereziki iletsuak izaten dira, eta badira, baita ere, apenas ilerik ez duten mutilak. Ustez hain markatua zen muga ez da hain garbia, beraz. Ile asko edukitzea kategoria maskulinoaren adierazle bada, zenbait emakume gehiago hurbiltzen dira kategoria maskulinora; eta alderantziz. Horixe da intersexualitatea, modu urdin eta arrosaren arteko graduazioa, continuuma muga markatua baino gehiago. Logika hau bera aplika daiteke gainera, gizonen eta emakumeen arteko ustezko desberdintasunen oinarritzat hartu izan diren beste ezaugarri askoren kasuan: karaktere neuroendokrinoak, emozioen kudeaketa, sexu jokabide eta bizipenak... eta abar.

Denda erotikoetan, industria erotikoak gehien zabaldu dituen fantasiak gauzatzeko mozorroak saltzen dituzte: poliziarena, erizainarena, monja erotikoa... Hala ere, honetan lehenengo eta ezinbesteko pausoa bikotekidearekin konfiantzan eta intimitate giroan fantasiei buruz hitz egitea da. Ondoren, mozorroa dendan erosi beharrean, etxean eskura ditugun baliabideekin ere osatu ditzakegu gure jantziak; eta baita gure edo gure bikotekidearen fantasietako pertsonaia bihurtzeraino karakterizatu eta antzeztu. Fantasia horren muina ezezagun batekin batzea izan daiteke, leku konkreturen batean gainera: taberna batean, herriko plazan, jatetxe batean... Garrantzitsuena fantasia bera zehaztea da, hartara, egi bihurtzeko moduen inguruan hausnartu ahal izango dugu.

Ezagutu zure burua Ispilu aurrean
Proposamen hau neskek euren burua ezagutu eta plazera sentitzera bideratua dago. Izan ere, mutilek, beren genitalekin jolasten dutenean, ikutzeaz gain egiten ari direna ikusteko aukera izaten dute. Nesken kasuan, ordea, ikutzen dutena ikusteko arazoak izaten dira. Beraz, jarrera hau hartuta, ispilu aurrean, neskek euren gorputzeko atal ezberdinak (klitoria, bagina, ezpainak...) ezagutzeko, ikutzeko eta ikusteko aukera izango dute.

Mozorro erotikoak

Proba ezan: