Urban evacuation

Bristolgo soinua delakoaren aitzindari, Up, Bustle and Out taldekoek Bristol hiria utzi dute, eta ezagunak egin dituzten soinuaren sustraiak ezagutzera joan dira. Kuban izan eta gero, Jamaikara iritsi dira, Bristolgo hari musikalaren oinarriaren reggae eta dub doinuak jaioterrira. Bertako musikari eta abeslari batzuekin batera egindako lanak emaitza interesgarria utzi du, baina ez, ordea, espero bezain ona. Gazigozoa.