Urak eragindako sarraskiak

Pengzhou hirian, Txina hego ekialdeko Sichuan probintzian, sekulako kalte material eta pertsonalak eragin zituzten iragan urteko ekainean jazotako euri-jasek. Besteak beste, hiriko bi aldeak batzen zituen zubia eraman zuen urak, eta berria eraiki bitartean, gainezka dagoen ur presaren harrizko paretatik zeharkatzen dute ibaia 800.000 herritarrek, beren bizia arriskuan jarriz. 58 hildako, desagertutako 175 lagun, ebakuatutako 360.000 pertsona eta suntsitutako 15.000 etxe. Horiexek euriteek utzitako datuak. 2008an izandako lurrikarak eragindako ezegonkortasun geologikoak urak kausatutako hondamendia areagotu du.