Urak dakarrena urak daroa

Zalantzarik gabe, Bilbok azken urteetan bizi izan dituen aldaketa guztietan garrantzitsuena itsasadarraren berreskurapena da. Bere garaian oparotasuna eta aberastasuna ekarri zigunak berriro ere suspertu gaitu. Ongi etorri Ibaizabal!
Bilbotik gabiltzala, zaila da Nerbioi itsasadarra ez ikustea. Nola ez du, ba, gure arreta erakarriko Bizkaiko hiriburuaren ikur nagusiak? Bilbok azken urte hauetan bizi izan duen hobekuntza izugarria da. Baina, ezagutzen al dugu gertatutakoa sakonean? XIX. mendean, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ekonomiatik, lantegi erraldoien eredura pasatu ginen. Itsasadarraren ezkerraldeko mendietan burdina ugaria zela aprobetxatuz, Bilbok hurbileko meategiak ustiatu eta sekulako garapena ezagutu zuen.
Hondakin isurketak tonaka
Honek guztiak itsasadarraren inguruko lurraldeen garapen ekonomikoa ekarri zuen, baina, aldi berean, itsasadarraren inguru naturala guztiz hondatu zuen, ertzetan neurrigabe hedatu baitziren portu, etxe eta industria enpresak.
Inongo begirunerik gabe botatzen zituzten lantegietako hondakinak Nerbioira. Datu batzuk ematearren: egunean 900 tona hondakin solido, 400 tona hondakin azido, 80 tona metal astun, tona bat zianurodun konposatu eta 20 tona nitrogenodun konposatu isurtzen ziren. Kiratsa ikaragarria zen.
Egoera larri honi buelta emateko, besteren artean, Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa jarri zuten abian 1979 urtean. Haren helburu garrantzitsuenetako bat Nerbioiko garai bateko ur garbiak berreskuratzea zen. Partzuergoak garatutako estolderiak zein arazketa sistema berriek eta industria kutsakorrenen nahiz meategien itxierak bere fruituak eman ditu. Begi bistakoa da. Itsasadarreko gune asko berreskuratu dira, eta arrunta da jendea arrantza egiten edota piraguan buelta bat ematen ikustea.
Herentzia kutsatua
Hala ere, urte haietan ustiapen industrialak izandako kontrol eskasak aztarnak utzi ditu. Beste edozein itsasadarretan gertatzen den bezala, Nerbioi-Ibaizabaleko sedimentuak garai haien lekuko dira. Izan ere, kutsatzaileen azken biltegia beheko eta erdiko zonaldeko sedimentua da. Geruzaz geruza, urteetan zehar isuritako kutsatzaileak bertan pilatu dira. Kasurik hoberenean, kutsatzaileak sedimentuan finkatu eta toxikotasun baxuko espezie kimikoak eratzen dituzte. Baina, itsasadarreko unean-uneko ezaugarri fisiko-kimikoen, bat-bateko gertakizun naturalen (euri erauntsiak) edota ez-naturalen (industria isurkinak, dragatze lanak eta abar) ondorioz, hondoan pilatutako kutsatzaileak uretara mugitu eta itsasadarrean bizi diren bizidunentzako arazo larri bilakatu daitezke. Giza osasunarentzat ere arriskutsua izan daiteke, kutsatzaileak kate trofikoaren bidez guregana hel baitaitezke. Itzela, beraz, itsasadarrak duen kutsatzaileen kontzentrazioaren jarraipena.
Asko dira historian zehar Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren inguru horretan kutsadura aztertzeko egin diren ikerketak. Horietan, uraz gain, sedimentua eta lagin biologikoak (ostrak eta arrainak, esaterako) ikertu dira. Alde biologikoa albo batera utzita, haien toxikotasuna dela eta, metalak eta konposatu organiko iraunkorrak dira sarri aztertu diren konposatu kimikoak, beste zenbait parametro fisiko-kimikorekin batera (pH-a, disolbaturiko oxigenoa, materia organikoa eta abar).
Egindako ikerketen emaitzek itsasadarraren egoera nabarmen hobetu dela aditzera eman arren, oraindik ere hobetu beharra dagoela adierazten dute. Beste itsasadarretan determinatutako balioak kontuan hartuz, Nerbioi-Ibaizabalen zenbait kutsatzaileren presentzia esanguratsua dela argi dago. Ez gara lokartu behar, beraz, eta gogotsu lan egiten jarraitu behar dugu gure itsasadarraren aurpegia barrutik eta kanpotik guztiz garbi egon arte.