Ura ilargian

Ura ilargian Izotza topatu berri du NASAk satelitean; txundigarria... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ura-ilargian/@@download/image/201027-Moon-water.jpg
2020/10/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Izotza topatu berri du NASAk satelitean; txundigarria...
Ura ilargian

Ilargia ez da soilik arroka eta hauts bola bat; NASAk adierazi duenez, ur izoztua ere badu, eta ez gutxi. Bi urteko ikerketaren ostean, gutxienez 40.000 kilometro koadro hartzen dituzte satelitean ur izoztua duten gainazalek. Gauzak horrela, hemendik aurrera egingo diren misioetarako laguntza oso baliagarria topatu dute, misio tripulatuek edateko ura eskuratzeko modua izango dutelakoan.

Eguzkiak argitutako aurpegian topatu dute ura, Clavius kraterrean; NASAK bazekien ilargiaren alde ezkutu eta ilunetan ur izoztua egon zitekeela, baina aurpegi argitsuan ur zantzuak topatu diren lehen aldia da. Aurkitutako uraren %0 Hego Hemisferioan aurkitzen da.

Ur gehiena kraterretan gordetzen da, -160 gradutan. Ikusteke dago ur hori ateratzeko gai izango ote diren edo ez misioetan. Baina, nola iritsi da ura ilargira? Misterio hori argitzeke dago...