Ur gardenen paradisua

Ur gardenen paradisua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ur-gardenen-paradisua/@@download/image/malasia_1378379092.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Kuah da Kangkawi uhartedietako hiriburua. Malasia ipar mendebaldean dago, eta bisitatu dutenen iritziz, munduko parajerik ederrenetakoa da; ur gardenak, baso amaigabeak, milaka animalia espezie, mendiak, kobazuloak, mangladiak, oihanak eta inor gutxik zapaldutako hondartzak aurki daitezke berau osatzen duten 99 uharteetan –itsasoa jaisten denean 104–. Unescok geoparke izendatu zuen orain urte batzuk berezitasun geografiko, etnografiko, ekologiko eta kulturalagatik, eta pixkanaka mundu osoko bidaiariak iristen hasi dira. Hondartza pribatuak eta basoan ezkutatutako luxuzko etxeak aurki daitezke orain.