Ur azpira

Ur azpira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ur-azpira/@@download/image/2012536140Mundua_Miami.jpg
2012/12/13
berria
Miami ur azpian geratuko da aldaketa klimatikoak eragingo dituen hondamendi naturalen ondorioz. Hala dio, gutxienez, Aldaketa Klimatikoaren Nazioarteko Adituen Taldeak argitaratutako azken ikerketak. 594 orrialdez osaturiko txostenaren arabera, uholdeek, ekaitzek eta mareen igoerek lurrazala berenganatuko dute, eta gaur egun 2,7 milioi pertsona inguru bizi diren eremua urak hartuko du. Bangkok, Shangai, Vietnamgo hainbat hiri eta Indiako zenbait ingurune ere arriskuan daude. Adituen hitzetan, gainera, bero olatuak, uholdeak eta lehorteak maiztasunez errepikatuko dira aurrerantzean.