Ur azpiko lehia

Ur azpiko lehia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ur-azpiko-lehia/@@download/image/20121257241Zur_Lur_Arrainak.jpg
2012/12/13
berria
Falta zitzaiguna! Hamalau herrialdetatik hurbildutako 3.000 bat arrainek hartu dute parte Txinako Fuzhou hirian antolatu duten Koloretako Arrainen Munduko Txapelketan. Hamabi kategoriatan sailkatuta (luzeena, pisutsuena...), epaileek bost irizpideren arabera hartu dute erabakia: arraza, gorputzaren forma, igeri egiteko era, kolorea eta, azkenik, itxura orokorra. Animalia hauek benetako negozio borobila dira Txinan, batez ere Japoniara bideratutako esportazioei esker.