Ur abisalen espedizioa

Bakarrik geratu zen Iker Zia (Arima Sutaneko taldekidea), eta lagunei eskatu zien laguntza. Musika lasaia jorratzen dute, gustura entzuten dena. Ziak abestiak egiten ditu, ondoren kitarra akustikoa sartu eta bere ahotsarekin abesteko. Eta taula gainean kide ditu Ruben Matilla (Kerobia) gitarra elektrikoan, Xabier Valverde (Potentor) baxuan eta Arkaitz Ezkai (Arima Sutan eta Soñadores Natos) baterian. Kanta guztiak dira entzuteko modukoak, baina bat aipatzekotan, bederatzigarrena den Honainoko ibilbidea aukeratuko nuke, abesti horretan emakume ezezagun batek laguntzen baitu konpainia; benetan dotorea.