Up
Walt Disney ahalguztidunak Pixar erosi zuen, baina, hala ere, Pixarrekoek harribitxiak egiten jarraitzen dute: adibidez, gogoan duzue iazko udan bihotza lapurtu zigun Wall-i robota? Up honek 78 urteko aitona ameslari baten istorioa kontatzen du: Carl Fredricksen jaunak milaka globo lotuko dizkio bere etxeari, eta Hego Ameriketara iritsiko da hegan. Urteroko Pixar dosia, udako izozkiak bezain fresko.
