“Unto the locust”

“Unto the locust” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unto-the-locust/@@download/image/Machine_Head_Unto_de_locust.jpg
2011/11/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Machine Head
123.zenbakia
“Unto the locust”
Metal zale asko zain zituen, eta ez da oharkabean pasatu. Aurreko bi lanetan jorratutako ildo heavyenean urrats bat gehiago egin du MHek. Gitarraren masta zorroztu eta punteo amaigabez bete dituzte abestiak, doinuen tono epikoak apaintzeko bonbo bikoitzak etengabe pistan zanpatu bitartean. Rob Flynnen ahotsak betiko indarra erakutsi du, nahiz eta tartean sartzen dituen saiakerek zalantzazko emaitza nahasiak eman. Ez da hori gertatuko Barakaldon azaroaren 19an, non MHek zuzeneko boterea erakusteko aukera izango duen Devildriver, Darkest Hour eta Bring Me The Horizonekin batera.