Until

Paradoxikoa da, 2011 urtean gehien entzun dudan diskoetako bat 1995ean grabatu zen. Dena dela, aurten plazaratu du Santurtziko Bang! diskoetxeak. Kim Salmon australiar piztiak eta Mudhoney grunge munstroak AEBetan grabatutako hau undergroundak urteetan gordetako sekretua omen da. Izan ere, askok zuten grabazioaren berri, baina oso jende gutxik zuen entzuna. Horrelako esperimentuek ikusmin handia sortzen dute hasieran, baina emaitza entzun ondoren heldu ohi da desengainua. Oraingoan, baina, ez da halakorik gertatu, Kim Salmon & The Surrealists-en garaiko funk eta blues kutsua ikusgarri uztartzen baita Seattle hiriko uholde elektrikoarekin. Basatza gozagarria.