Unplugged 2.0.

Fugees taldeko abeslari ohiak izugarrizko harrera jaso zuen bakarka egindako lehen lanarekin (The miseducation of Lauryn Hill). Bere ahots ederra protagonista zen lan horretako abestietan, urte haietako hip hop/soul ekoizpen lan tipiko baina zainduaren laguntzarekin. Unplugged honetan ez dago ekoizpenik, baina berean dihardu benetan apartekoa den ahots teknikak, gitarra akustikoaren babespean. Aipatzekoa da Lauryn Hill-ek entzuleekin lortzen duen konexioa. Distantzia motzean, tarteka inprobisazio ariketa bikainak eginez, abeslariak Marvin Gaye-ren eta Bob Marley-ren erdibideko epeltasunean ematen du bere onena.