“Unleashed Live Vol.1

“Unleashed Live Vol.1 https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2011/12/02
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Aggrolites
124.zenbakia
Estatu Batuetako dirty reggaearen erregeen lehen zuzeneko diskoa dugu hau, zortzi urtetan mundu osoa zeharkatu eta iraupen luzeko bost disko kaleratu ostean heldu dena. Reggaea, Ska eta Soul koktel bikaina egin dute Los Angelesekoek, ageriko punk izaeraduna. Euren indar osoa erakutsi dute umorez eta energiaz bustitako 19 abesti hauetan. The Aggrolitesen errepertorioko izar guztiak zuzenekoaren indarrarekin, zer gehiago nahi duzu?