Universal-ek bere pelikulak streaming bidez estreinatuko ditu

Universal-ek bere pelikulak streaming bidez estreinatuko ditu Koronabirusaren krisiak izango duen eragina aztertu ondoren hartu du erabaki hau estudio famatuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/universal-ek-bere-pelikulak-streaming-ez-estreinatuko-ditu/@@download/image/tumblr_0dcfa465c55e00870481fd0c486f7918_8f5c325b_1280.jpg
2020/03/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Koronabirusaren krisiak izango duen eragina aztertu ondoren hartu du erabaki hau estudio famatuak.
Universal-ek bere pelikulak streaming bidez estreinatuko ditu

Kultura munduari modu biziki kaltegarria eragiten ari da osasun larrialdia. Zinema mundua ez da salbu horretatik ere. Aurretik ere, ezbaian zegoen negozioa streaming-aren etorrerarekin. Izan ere, pelikulak kontsumitzeko modua aldatzen ari da garai hauetan. 

Honi, COVID-19aren krisia gehitzen badiogu, erabat logikoa da Universal estudioak hartu duen erabakia. Koronabirusaren krisiak Trolls 2 eta Fast & Furious 9 bezalako pelikulen estreinua bertan behera utzi du. Zenbat errodaje ere izoztuta gelditu dira.

Egoera honen aurrean zuzendaritzak streaming bidez pelikula hauek erabiltzaieen eskura jartzea erabaki du. Horrela, aipatutako pelikulak modu honetara estreinatuko ditu estudioak, baita jada estreinatutako The Invisible Man, Emma eta The Hunt ere nahi dituenak alokatu edo erosi ditzan. 

Koronabirusagatik zinema aretoek euren ateak itxi behar izan dituztenez, ez litzakete harritzekoa Universal-en ekimena beste estudioek ere imitatzea. Gurean hala ere, oraindik ez dago argi nola eskuratu daitezkeen pelikula horiek. Estatu Batuetan eskuragarri daude 20 dolarretan 48 orduk iTunes edo Google Play bezalako lekuetan. Gurean itxaron egin beharko dugu eskuragarri jartzen dituzten arte.