Unibertsoan materia mota berri bat aurkitu dute

Unibertsoan materia mota berri bat aurkitu dute Finlandiar ikertzaile talde batek orain arte teoria besterik zen zen material berri baten proba egiazkoak aurkitu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unibertsoan-materia-mota-berri-bat-aurkitu-dute/@@download/image/0.63668500_1554297976_hole-kGPH--620x349@abc.jpg
2021/08/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Finlandiar ikertzaile talde batek orain arte teoria besterik zen zen material berri baten proba egiazkoak aurkitu dituzte.
Unibertsoan materia mota berri bat aurkitu dute

"Quark materia exotikoa" deitzen da eta neutroi izar handienen barnealdean aurkitzen da. Aurkikuntza Nature Physics aldizkarian argitaratua izan da. 

Inguratzen gaituen materia guztia atomoz osatuta dago, nukleo trinkoekin euren zentroetan eta protoiz zein neutroz eginak. Nukleo atomikoak karga negatiboko elektroi hodeiez inguratuak daude, eta gehienetan atomo baten eta bestearen artean nahikotxo distantzia dago. 

Hori, ordea, materiaren egoera normalean gertatzen da. Muturreko baldintzetan, grabitateak atomoak bata bestearengana hurbiltzea eragin lezake hauek elektroiak galdu arte. Batzuetan, "biluzik" geratzen diren nukleoak ere elkartzen dira, izugarri trinkoa den materia bati forma emanez. 

Unibertsoan leku gutxi existitzen dira horren muturrekoak, neutroi izarrenaren parekoak. Izar gorputz alimalekoak dira, eta jatorrian Eguzkia baino handiagoak diren izarrak euren erregaia agortzen dutenean sortzen dira. 

Ondoren, grabitatearen indarrari aurre egiten dion bakarra, nukleoaren indarra da, fusio nuklearraren ostean sortua. Erregaia agortzea, fusio labea amaitzen da eta ondoren, ezin dio grabitateari aurre egin. Momentu horretan izarra zapaltzen hasten da. Azkenik, gasezko suzko bola bat zena oso konprimitutako materia bola trinko batera murrizten da. Materia horretako kafe koilarakadatxo batek Everest mendiak baino gehiago pisatuko luke. 

Zientzialariek badakite, neutroi izar horien barnean, materia atomikoa kolapsatu egiten dela materia nuklear trinko bilakatuz. Protoiak eta neutroiak hain daude ondoan, ezen izar osoa nukleo atomiko bakar kontsideratu litekeela. 

Alabaina, askok, hamarkadetan zehar galdetu diote euren buruei ea izar horien txokorik sakonenean materia oraindik gehiago kolapsatu ote litekeen. Teoria bat zen "quark" materia hau. Orain, Helsinkiko Unibertsitateko ikertzaile talde batek baieztatzen du galdera horren erantzuna baiezko biribila dela. 

Oraindik, neutro izarren inguruan ezagutzeko asko badago ere, aurkikuntza zirraragarria dela iritzi diote adituek. Izan ere, materia nuklearraren jokabidearen inguruan gehiago jakiteko balioko baitu informazio honek.