Unibertsaltasunari ez

Unibertsaltasunari ez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unibertsaltasunari-ez/@@download/image/201071423ziargi_1362433367.jpg
2010/03/05
erreportajea
Ziargi Etxarte
Unibertsaltasunari ez


Frantsesek Ilustrazioa unibertsala zela defendatu zuten eta,unibertsala zen heinean, denok bete beharreko lege gorenaren modurainposatzen saiatu ziren.

Urrezkoetxeen deiadarrak deitzen zaituzte. Lapurtu ezazue! // Jan ezazue! Honahemen gau alaia bere espasmo sakonekin // ... Oi  edale desesperatuak,// edan ezazue!

Gaur egungo gizartea unibertsal bihurtu omen da,lehen mundu deiturikoan sorturiko eredu perfektu hau munduko bazterguztietara esportatu da. Arazo bakarra bere perfektutasun moldaezina da.

Sifilitiko, ero, errege, txontxongilo, sabeliztun, //zer garrantzi ote dute Paris
putarentzat?

Lehenmunduko gizarteetan erdi mailako langileria deritzonak hierarkiasozialean gorago kokaturikoen menpe badago ere, apaltasunez bizitzeaahalbidetzen dioten babes minimoak baditu (medikuntza, hezkuntza...).Eta babes horiei esker, langileriarekiko jazarpena mantentzeaahalbidetzen duen ongizatearen estatuak orekan dirau.

Eta beheanzaudetenean, ... // alboak hilda, zuen dirua eskatuz, galduta, //batailetako titi handidun gorteko damak, // ... ukabilak estutuko ditu.

Bainahalako babesik egon ez eta oligarkiek aberasteko gogoa dutenean, egungogizarte kapitalistaren alderik beltzena agerian gelditzen da, ustezgizarte perfektuaren oreka galduz. Eta arazoak agertzean, gobernuzkanpoko erakunderen batek esango du eskolak sortu beharra dagoela, edour sistemak hobetu, osasungintza egokitu… Agian galdera okerrarenerantzun egokia da hori, ez ote litzateke egokiagoa soberan dagoenariaurre egitea apurrak banatzea baino?

O hiri mindua, o hiri ia hila! // burua eta bi bularrak gerora jaurtiak, // iragan iluna bedeinkatu ahalko lukeen hiria.

Guregizarte eredua ez da unibertsala, ilustrazioa ez zen lez. Uste dutzementua ez zutela Haitin asmatu, ezta hiriak sortzeko beharra duengizarte eredu kapitalista hau. Azken hileko hondamendiaren osteanlanda-eremu ez-errentagarri baina oparora ihes joan dira ugari, bertakoegurrezko etxeek ezbaitute astindurik pairatzen. Eta gure aburuz bizikalitatea  gehiegikerian bizitzea bada ere, agian umilki baina burujabebizitzeak daukan aberastasunean pentsatu beharko genuke.

TestuokRimbaud poeta gazteak idatzirikoak dira. Ilustrazioak traizionatutakolangileriaren altxamendua, Parisko Komuna irudikatzen duen ParistarOrgia izeneko poemakoak. Bera bertan izan zen.