Uni Cub

Uni Cub https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uni-cub/@@download/image/2012744952Gadget_Honda_Uni_Cub.jpg
2012/12/13
berria
Honda etxeak mugikortasun gailu unipertsonala diseinatu du. Funtsean, bi gurpil motorizatudun taburete edo aulkia da, litio-ioi bateria darabilena eta, asko jota, 6 km/h-ko abiadura har dezakeena. Museoetan, bulegoetan edo eskolatan barrena desplazatzeko balio dezakeelakoan aurkeztu dute Uni Cub hau. Japoniako Zientzia Museo Nazionalean (non bestela?) probatuko dute datozen hilabeteetan merkaturatu eta publiko zabalaren eskura jarri aurretik.