Une Bouteille a la mer

Jerusalemen bizi den neska frantziarra da Tal. Bere auzoko kafetegian bonba batek leher egin ostean, palestinar imajinario bati gutun bat idatziko dio israeldarren eta palestinarren arteko gorrotoa salatuz. Talek Gazan soldaduska egiten ari den nebari eskatuko dio gutuna botila batean sartuta itsasora bota dezan. Aste batzuk pasata, Gazaman izeneko ezezagun baten erantzuna jasoko du.