“Under a billion Suns”

“Under a billion Suns” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/under-a-billion-suns/@@download/image/62p11-1.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Mudhoney
62.zenbakia
Grunge garaiko dinosauro hauek jo ta ke jarraitzen dute gitarrak astintzen. Gezurra badirudi ere, oraindik diskoak kaleratzen dituzte, eta ez edonolakoak, gainera. "Under a billoin of Suns" lan grinatsu, ilun eta sakona da. Hiruzpalau buelta emango dizkiozu diskoari, eta oraindik xehetasun ezkutuak gordetzen dituen horietarikoa dela konturatuko zara. Iradokitzailea da, benetan. Kanta luzeak bildu dituzte, rock and roll riff odoltsuekin josita. Psicodelia ukitu bat ere badute, Stooges-en "Funhouse", edo MC5-ren "High Time" klasikoek bezala. Grabazio honetan sartu dituzten haize instrumentuen hotsak ezusteko zoragarria dira; primeran txertatu baitituzte haien ohiko doinuetan. Hala, abesti batzuetan Rocket from the Crypt estatubatuarraren alde bortitzena eta Beast of Bourbon australiarren aurpegi jazzeroena datozkit burura. Ezin bukatu Mark Arm abeslariaren lan paregabea nabarmendu gabe. Nork gogoratzen ditu Nirvana, Pearl Jam eta Soundgarden grunge munstroak? Momia bihurtu ote?
Julen Azpitarte