Uncharted 2 (PS3)

Nathan Drake altxor bilatzailea akzioz beteriko abentura berri eta ikusgarri batekin dator. Soilik Play Station 3rako eginiko joko honetan altxorren lapurren atzetik ibiliko da berriro ere, eta Himalaiara doan espedizio batean murgilduko da, Shanbala haran mitikoan. Animazio errealistak, giroak eta musikak bete-betean murgilduko dute jokalaria abenturan.