Unbesiegbar (Invencible / Invincible) ***

Unbesiegbar (Invencible / Invincible) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unbesiegbar-invencible--invincible/@@download/image/16p42-6.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Werner Herzog. Aktoreak: Jouko Ahola, Udo Kier, Tim Roth, Joachim Paul Assböck. Generoa: drama. Herrialdea: Alemania / Erresuma Batua. Urtea: 2001. Iraupena: 130 minutu. 
16.zenbakia
Sasoi batean Alemaniako zinemagilerik harrigarriena izan zen Werner Herzog. Aguirre, der Zorn Gottes eta Fitzcarraldo film liluragarriak sinatu zituen ameslari ilunaren artea herdoilduz joan da apurka-apurka, baina. Bere proposamen orok, ordea, jakin-min handia pizten dute oraindik ere. Eta, noski, Unbersiegbar ezin zitekeen salbuespen izan. Bertan, nazismoa gailentzen ari zen garaiko Berlinen Siegfried heroi arioaren rola interpretatzen duen gazte judu baten istorioa dakarkigu Herzogek. Filmak ez du zinemagile alemaniarraren urrezko garaiko zeluloidezko perlatxoen xarma, baina interesgarria da oso.