Unax Ugalde Sonorako basamortuan

Gasteiztarra gelditu gabe dabil. Apaiz oinazetua izan genuen Helena Taberna zuzendari nafarraren La buena nueva filmean, eta gerrilari ameslariarena egin zuen Steven Soderbergh zuzendariaren Che, the argentine ospetsuan. Une honetan, Cefalopodo izeneko pelikula filmatzen ari da Mexikon. Ruben Imaz zuzendari mexikarraren pelikula honetan, alargundu berria den gizon baten papera jokatzen du Ugaldek: gizarajoak Sonorako basamortura joko du kontsolamendu bila.