Unax Ugalde Cobeagaren hurrengo protagonista

Unax Ugalde Cobeagaren hurrengo protagonista https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unax-ugalde-cobeagaren-hurrengo-protagonista/@@download/image/2010647750unax_ugalde.jpg
2012/12/13
berria
No controles izango da Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren bigarren filma. Hilabete honetan hasiko dira errodatzen Bilbon eta abendurako prest izatea da asmoa, izan ere, Gabon Zahar gauean girotu dute istorioa. Pagafantasen arrakasta ikusita, ildo beretik joko du Cobeagak. Unax Ugalde aireportuan harrapaturik geratuko da elurte baten ondorioz, eta han, maitasun istorio berezia hasiko du neska batekin. Ugalderen alboan izango dira, beste batzuen artean, Maribi Bilbao eta Julian Lopez komikoa.