Unanumo Saiakera Sariketaren deialdia egin dute

Unanumo Saiakera Sariketaren deialdia egin dute Gai libreko lanak aurkez daitezke apirilaren 30era bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/unanumo-saiakera-sariketaren-deialdia-egin-dute/@@download/image/albiste unamuni.png
2022/02/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gai libreko lanak aurkez daitezke apirilaren 30era bitarte.
Unanumo Saiakera Sariketaren deialdia egin dute

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXIII. edizioa jarri du martxan eta bi modalitate izango dira aurtengoan ere, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Bietan 6.000 euroko saria izango da, eta saritutako lanak argitaratu ere egingo dituzte.

Sariketa gaztelaniaz edo euskaraz idazten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiaketarako lanak gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurrez saririk jaso gabeak izango dira, eta ehun orrialdeko luzera izango dute gutxienez. 

Lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, larunbata, itxiko da eta formatu digitalean bidali beharko dira Udalaren web-orriaren bidez. Oinarriak ere bertan daude kontsultagai. 

Aurreko edizioan, Oskar Gaztelu izan zen irabazlea Heriotzari aurrez aurre begira lanarekin eta, gaztelaniaz, Jorge Fernandezen Espectropías lana izan zen garaile. Sariaren lehen edizioa 1999an egin zen, Unamuno Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko.