Unai Iturriaga: "Egaña parrandero ona da: Saiatua eta aditua"
Okotzeraino heltzen zaizkion patilla horiekin, rockero zakur-zaharren itxura du; eta bertsotan ari denean ere, kaleko hizkerei lapurtutako esamoldeak darabiltza sarri. Bertsolari berezia da Unai Iturriaga, gaijartzaileak ipinitako gaiei ezusteko zirrikituak bilatzen dakiena. Abenduaren 18an, Bertsolari Txapelketako finaleko azken buruz-burukoan, gazte gehienek berarentzat nahi zuten txapela. Hurrengoan izango da, akaso.
Hamaika aldiz esan da, txapelketa honetan bertsolari belaunaldi berria plazaratu dela. Hala al da?
Ez dakit finalean zenbaiteraino ikusi den hori, Sustrai eta Amets hor ziren behintzat, baina finalerdietan eta aurreko saioetan, oso present egon da. 2001eko txapelketan, Unai eta biok ginen gaztelekuan geundenak, eta orain Jokin Uranga, Fredi eta Xabi Paia, Amaia Agirre eta beste jende bat egon da. Nik baietz esango nuke.
Entzulegoan ere antzeman omen da belaunaldi aldaketa
Bai. Ez bertsolari guztiek, baina batzuek bereziki, jarraitzaile talde handia eraman dute: Jon Martinek, Jokin Urangak, paiatarrek txapelketa honetan beste jende bat eta beste giro bat izan dela esango nuke. Gainera, bertsolari bat animatzera joaten den entzulego horrek, badu zerbait oso ona: batzuen alde egonagatik, ez dela beste batzuen kontra egoten, edo are gehiago, besteen alde ere egoten dela. Hori polita izan da.
Belaunaldi berri horretan, ba al dago bertsolari guztiak elkarlotzen dituen ezaugarri komunik?
Ez dakit ezaugarri komunik badagoen. Jatorria izan daiteke, denak bertso eskoletatik datozelako, baina hori ez da belaunaldi honen kontua bakarrik, gure belaunaldiaren ezaugarria ere bada. Estilo eta bertsokera aldetik, denetik dago.
Txapelketa bukatu ondoren, nola sentitzen da bat? Erditu berritan bezala, akaso?
Txapelketa nola bukatu duzun, horren araberakoa ere bada sentimendua. Finalaren ondoren, astelehenean, kristoren "bajoiarekin" nengoen, baina hori azken hilabeteen tentsio guztien pilaketaren ondorio da. Erditzearen ondorengo depresio modukoa da, baina gero, oso ondo sentitzen zara: hiru hilabetez asko arduratu zaituen gauza bat bukatu delako, eta nire kasuan, ondo bukatu gainera.
Buruan buelta asko ematen al zaizkio kantatutako bertsoari?
Nik neuk ez: egindakoa eginda dago. Baina txapelketari bai ematen dizkiozu; beste zerbaitetan ari zarenean, txapelketarekin lotutako flash-ak etortzen zaizkizu.
Txapelketaren uholdea igaro eta gero, jarraituko al dute bertso saioetara joaten txapelketan izandako entzule gazte horiek? Edo, aitzitik, desagertuko egingo dira?
Seguru asko, ez bat ez beste: bildu denetik pixka bat ge-ratuko da, auskalo zenbat. Dena den, hori normala da, txapelketa txapelketa baita. Entzulegoaren zati bat haizeak eramango du, beste bat ez dakit zerk eramango duen, eta lurrean geratzen dena hazia izango da. Entzulego berri honetatik zenbat geratuko den betiko saioetarako? Ez dut uste aldaketa handia egongo denik. Baina hori logikoa da, eta ez da tragikoa: BECen egondako 13.000 lagunetatik, asko lehen aldiz izango ziren horrelako batean.
BECeko finala katarsi kolektibo moduko bat izan al zen?
Bai, baina ez dakit hitz horiek egokienak ote diren. Txapelketaren prozesua ez da urrian hasi eta abenduan bukatzen den zerbait, urte askotako lana dago hor azpian, eta astebururo astebururo, hor gabiltza, batzuetan 20 lagunen aurrean, eta beste batzuetan berrogei lagunen aurrean. Jendea jabetzen da, neurri batean, haiek ere protagonista direla finalean, eta horrek ere giroa baldintzatzen du. Jendearen zikloa ere finalean amaitzen da, eta hori ospatu egiten du.
Han bertan, BECen, zuetako zenbatek negar egin zenuten?
Horrela hezi gintuztenez ez negar egiteko, alegia, nik ez nuen negar egin; dena den, une batean gertu egon nintzen, eta negar egin banu, lasaiago geratuko nintzen, seguru asko. Zenbait unetan karga, tentsio eta emozio handia egon zen, eta batez ere Imanol Lazkano azaldu zenean, hori dena lehertu egin zen. Prozesu luze baten amaiera izan zen.
BECeko final horrek izan ote du oihartzunik Ezkerraldeko erdaldunen artean? Erdaldungoan, inor enteratu ote da han gertatukoaz?
Bai, nik uste dut enteratu direla. Ez dakit zenbaterainoko eragina izango zuen, erdarazko komunikabideetan present egon garen neurrian, baina Barakaldo izena gora eta behera ibili den neurrian, oihartzuna dexentekoa izan da. Egia da BEC ez dela Barakaldo, eta ez dagoela Barakaldoko bihotzean. Baina bai, maila horretan enteratu dira.
Finalerdietako batean, buelta polita eman zenion gaijartzaileak jarri zizun gaiari: zu neska batekin ligatzen jarri zintuen, eta gero, neska guardia zibila zela jakin zenuen. Zuk harekin "marraren" bat sartuko zenuela iradoki zenuen, eta saioan, entzule batzuek txistu jo zizuten. Zer iruditu zitzaizkizun txistu horiek?
Denetik entzun dut, zergatik izan ote ziren txistuak. Era guztietako teoriak entzun ditut: besteak beste, batzuek pentsatu zutela ni zertara nentorren horrelakoak esanez. Ez daukat ardura handirik, egia esan. Kontrako txistuak izan baziren, bada, oso ondo: txistu horiek jo zituztenek jakingo dute zergatik jo zituzten. Gai horri erantzuterakoan, fikzioaren barruan ari nintzen, baina bestela ere, berdin-berdin botako nituzke bertso horiek: ez nau kezkatzen.
Zein tribu urbano ikusi dituzu aurtengo txapelketan, eta zeintzuk ez?
Euskaraz jakin, eta gutxienez ingurutxo bat eduki behar da txapelketara joateko. Baina era guztietako tribuak izan dira: Xabier Silbeira baten ingurukotik hasi, eta bertsolari dotoreenen jarraitzaileetaraino.
Zer egin daiteke bertsolaritza existitzen denik ere ez dakiten gazte erdaldunengana heltzeko?
Batetik, txapelketa moduko plataformak aprobetxatu behar dira, aurten egin den bezala. Bestalde, eskoletara hurbildu beharra dago bertsoa, hemen Bizkaian, Enkarterrietan eta beste leku batzuetan, egiten ari diren bezala. Horrez gain, telebistak ere asko lagundu dezake, gazteek garrantzi handia ematen baitiote horri.
Txapelketa guztietan gertatzen omen dira injustiziak: zein izan da aurtengoa?
Epaimahaiaren erabakiei buruz nik ez dut ezer esatekorik: futbolariek dioten moduan, ez dut arbitroaz hitz egingo. Injustiziarik izatekotan, oso ondo aritu diren bertsolari asko kanpoan geratu izana da injustizia. Pena daukat bertsolari horietako askorekin, baina niretzat pena handia izan zen Xabier Silbeira hain azkar kanpoan geratzea. Jexux Mari Irazurenak ere pena eman zidan. Baina, oro har, txapelketa bera injustizia bat da.
Hemendik aurrera galdera arinagoak egingo dizkizut, ez horren serioak. Ados?
Aurrera, egin galderak.
Bertsolarien artean, zein da zure izengoitia?
Bertsolarien artean ez dut izengoitirik, ezta lagunen artean ere. Unai naiz gehienentzat, baina behar bada, batzuek "patillas" esango didate Gipuzkoa inguru horretan. Baina aurpegira, behintzat, ez didate esaten.
Beharbada, aurrerantzean, finalean erabili zenuen "ejem" hura izango da Iturriagaren izengoitia
Ez dut uste, hori nahiko arin desagertuko da.
Asko zabalduz gero, Euskaltzaindiak ere ontzat eman beharko luke-eta...
Ez dut uste horrelako eraginik daukadanik.
Gaur egungo bertsolari guztiek, zergatik aukeratzen dituzte zure patillak bezalako doinu luzeak?
Seguru asko, zailtasun teknikora igota ere, gauzak egiteko gai garela erakustearren.
Doinu luzeak ez al du erritmoa moteltzea eragiten?
Zortziko txikiak bere ukitua du, eta "Habanera" doinuak, berea. Zortziko txiki txarrak ego daitezke, edo "Habanera" txarrak. Nik Hendaiako finalerdian "Habanera" doinuan bota nituen bertsoak, ezin dira zortziko txikian bota; hobeak edo txarragoak bota daitezke, hori bai.
Antodoping kontrolak egin beharko al lirateke txapelketetan?
Ez, ez lirateke egin beharko, baina eginez gero ere, ez litzateke ezer gertatuko; txapelketa garaian, inoizko txintxoen ibiltzen garelako.
Eskolarteko txapelketa batean, Igor Elortza bigarren geratu zen, Unai Agirreren atzetik. Txapelketaren ondoren, neskak binaka joaten omen zitzaizkion Elortzari, baina Unairengatik galdezka. Zuri ere binaka eta Egañarengatik galdezka joaten al zaizkizu?
Ez, nitaz galdezka ere ez dira etortzen; baina Andonirengatik galdezka, niregana ez datoz behintzat. Andonik badauzka bere bideak, dirudienez.
Nolakoa da Egaña parrandetako buruz burukoetan?
Parrandero ona da: saiatua eta aditua. Lagun ona da parrandarako.
Parrandetan behintzat poto egingo egingo du, ezta?
Baina parrandetan ez dago epailerik, eta horrek berdin du. Batzuetan, zenbat eta poto gehiago egin, hobe.
After hour batean egin al duzu inoiz bertsotan?
Ez, bertsotan ez. Gainera, after-hour-en batean horrelakorik gertatuz gero, seguru asko ez nintzateke gogoratuko.
Nola lirateke after hour-etako bertso txapelketak?
Seguru asko, oso bertso txarrekin, baina kristoren tentsioarekin.
Hor bai egin beharko lirateke anti-doping kontrolak, ezta?
Ez, ezta hor ere. Ni dena libre izaterakoaren aldekoa naiz.
Egia al da, txikitan marrazkilari izan nahi zenuela?
Bai, gustatuko litzaidake marrazten dudana baino hobe marraztea. Azken aldi honetan gutxi marrazten dut, baina.
Zure bertsoetan, antzematen al da marrazkizaletasun horren eraginik?
Bai, beharbada, baina beste gauza batzuen eragina antzemango den bezala. Distortsiorako eta exageraziorako joera daukat, eta hortik etor daiteke. Baina hori beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, eta ez soilik marrazkietan: zinean, telebistan, literaturan edo nire burmuineko deskonexioren batean.