Unai Azkarate: Bizitzak berak erakutsi digu bazterrak nahasten

Unai Azkarate Azkaiter Peloxeko kidea da. 2010ean ateratako diskoa hamaika txokotan aurkeztu nahi dute hasi berri den urtean. Bide batez, aurreko proiektuari, Mahaster River, behar bezala esan nahi dio agur musikari bergararrak.
Non dago Azkaiter Peloxen abiapuntua? Nola sortu zen?
Bergarako GoikoRock eta Orioko Kosta tailerreko entsegu lokaletan dago Azkaiter Pelox eta bere taldekideen abiapuntua. Amaia Azpiazu abeslaria Oñatiarra da, baina beste taldekide guztiok Orio eta Bergarakoak gara.
Zuk zeuk izen hori erabiltzen omen zenuen taldea sortu aurretik ezta? Zer esanahi du izenak, esanahirik baldin badu, noski.
Halaxe da bai. Izena Igor Landa lagunak jarri zidan. Ni Azkarate naiz abizenez eta betidanik patinetean ibili izan naizenez, 'skate' hitzarekin nire abizena nahastean 'Azkaiter' sortu genuen, eta ibilbide hasierako kontzertu guztietan peluka edo ileordeko batekin azaltzen nintzenez eszenatokira "Pelox" deitzen hasi ziren. Hortik "Azkaiter Pelox".
'Bazterrak Nahasten' lelopean egin zenuen bira orain dela urte batzuk. Atsegin al duzue bazterrak nahastea? Zergatik?
Bizitzak berak erakutsi digu bazterrak nahasten, hainbat proiektu musikaletan ibilitakoak gara, eta edozein proiektu aurrera eramateko, nork bere buruan konfiantza izatea ezinbestekoa da, eta taldea aurrera eramateko bazter asko nahasten ditugu.
Nolakoa da 'Azkaiter Pelox & The Road Band' diskoa?
Orain aurkezten ari garen diskoa zuzeneko bitan grabatu dugu; Bergarako Laino Skatepark indoor berrian eta Orioko Kalakarin martxoan emandako kontzertuetan. Eta gure zuzeneko kontzertuetako giroa diskoan jaso nahi izan dugu. Aurreko diskoa Andoaingo Garate estudioetan grabatu genuen Mahaster River izenpean eta oso oroitzapen onak ditugu ere.
Zuen Myspaceren arabera honako eraginak dituzue, besteak beste: The Beatles, The Shadow eta Berri Txarrak. Ez da gutxi...
Azkenaldi honetan The Sparteens, Eli Paperboy Reed, Athom Rumba eta Bidertzean bezalako taldeak entzuten ari gara eta entsegu lakalean rockabilly taldeen eragina ere sumatzen dut, baina musikari askorekin kolaboratzean talde askoren eraginak suma daitezke gure musikan.
Zer asmo 2011rako?
2011ean gure diskoa Euskal Herriko eszenatokietan aurkezten jarraituko dugu batzuetan formatu akustikoan eta beste batzuetan rock talde osoarekin. Bestalde Mahaster River proiektuari merezi duen agurra emateko, kontzertu biratxo bat lotzen ari gara eta Urtarrilaren 22an Bilboko Residence Cafe aretoan izango gara hirukote formatuan eta martxoa inguruan Azpeitiako Orkatzen ere emango dugu kontzertua.