Un oso rojo (Lours rouge) ****

Zazpi urte luze igaro ditu kartzelan Oso gaizkileak. Kalera irten bezain pronto, Alicia alabatxoaren maitasuna berreskuratzen ahaleginduko da. Neskatoa, ordea, ez da aitarekin oroitzen. Amarekin eta haren senar berriarekin bizi da orain. Oso hitsak bere burua bergizarteratu nahi duen arren, ezinezkoa egingo zaio. Galtzaileen patua aldaezina baita. Israel Adrian Caetanok thriller ukituz zipriztintzen du Argentinako alderik ilunena garraztasunez erretratatzen duen drama sozial gordin hau. Bikaina da.