Un long dimanche de fiançailles (Largo domingo de noviazgo) ****

Un long dimanche de fiançailles (Largo domingo de noviazgo) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/un-long-dimanche-de-fianailles-largo-domingo-de-noviazgo/@@download/image/45p48-3.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jean-Pierre Jeunet. Aktoreak: Audrey Tatou, Garpard Ulliel, Dominique Pinon, Jodie Foster. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: Frantzia / AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 134 minutu.
45.zenbakia
Un long dimanche de fiançailles (Largo domingo de noviazgo)   ****
Sebastien Japrisot idazlearen izenburu bereko eleberria oinarri harturik, I. Mundu Gerran girotutako melodrama erromantiko fina dakarkigu Amelie perlatxo irudimentsu eta sentiberaren egileak Un long dimanche de fiançailles ederrean. Gerraren infernutik ihes egiteko, haien burua zauritu dute bost soldaduk. Auzitegi militar batek inorena ez den lurrera erbesteratuko ditu bostak. Frantziako armadara itzultzea debekatua dutenez gero, etsaien esku erortzeko arrisku larrian dira soldaduak. Haietako baten neska-lagunak, Mathilde xaloak, guda zelai osoa zeharkatuko du maitea aurkitzeko.