Un Gramo de Fe *****

Iazko Primavera Sound musika jaialdian entzun eta ikusi nituen lehendabizikoz, eta txundituta gelditu nintzen. Laukoteak flamenko kutsua duen rock psikodelikoa jorratzen du, maisuki gainera. Sevillakoen jarioan, baina, post punk erritmo angeluarrak eta dub oihartzunak ere entzun daitezke. Kantuak luzeak dira eta erritmo errepikakorretan eraikitzen dira. Ninja de Mayon flamenkoa eta jazza nahasten dute; Pumare-Ho doinuan erritmo tropikal beroak erabiltzen dituzte; eta Super-Broker-ek kraut estilo alemaniarretik edaten du. Estatuko iazko disko onenen zerrenda guztietan daude.