Umorezko bakarrizketak idatzi eta antzezteko tailerrak antolatu dituzte Bagera elkarteak eta Karkarkar-ek

Umorezko bakarrizketak idatzi eta antzezteko tailerrak antolatu dituzte Bagera elkarteak eta Karkarkar-ek Mirari Martiarena, Antton Telleria, Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta izango dira saioen gidari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umorezko-bakarrizketak-idatzi-eta-antzezteko-tailerrak-antolatu-dituzte-bagera-elkarteak-eta-karkarkar-ek/@@download/image/20210603112840_mirari-martiarena-barre-librea_foto610x342.jpg
2024/01/23
Mirari Martiarena, Antton Telleria, Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta izango dira saioen gidari.
Umorezko bakarrizketak idatzi eta antzezteko tailerrak antolatu dituzte Bagera elkarteak eta Karkarkar-ek

Donostiako Bagera Elkarteak eta Karkarkar egitasmoak Stand Up tailerrak egiteko asmoa dute otsailean eta martxoan. Tailerren helburua umorezko bakarrizketa bat idatzi eta antzezteko behar diren gaitasunak lantzea izango da. Azken egitekoa bost minutuko bakarrizketa bat idaztea izango da.

Bi orduko lau saio izango dira, astearteetan. Lehena otsailaren 27an izango da eta gainerakoak martxoaren 5ean, 12an eta 19an, 18:00etatik 20:00etara.

Beñat Iturbe, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Antton Telleria eta Mirari Martiarena izango dira hizlariak. Saioetan beraien ibilbideko esperientziak eta eduki teorikoak uztartuko dira, ariketa praktiko osagarriekin. Hala nahi duenak, Karkarkar-en Stand Up Probalekuan antzezteko aukera izango du apirilaren 18an. 

Saioak Bageraren egoitzan izango dira (Hernani kalea 15, behea) eta 50 euroko kostua izango dute; ikasle, langabetu eta Bagerako bazkideentzat, 40 euro. Izena emateko formularioa bete behar da. Plaza kopurua mugatua izango dela jakinarazi dute.