Umorezko antzerkiaz gozatu ahal izango da, otsailean, Bilboko Errekalde auzoan

Umorezko antzerkiaz gozatu ahal izango da, otsailean, Bilboko Errekalde auzoan Pieza eszeniko bana eskainiko dute, hileko ostegunetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umorezko-antzerkiaz-gozatu-ahal-izango-da-otsailean-bilboko-errekalde-auzoan/@@download/image/errekalde.png
2023/01/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pieza eszeniko bana eskainiko dute, hileko ostegunetan.
Umorezko antzerkiaz gozatu ahal izango da, otsailean, Bilboko Errekalde auzoan

Helduentzako Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XI. edizioa antolatu du Bilboko Udalak, Errekalde auzoan, otsaileko ostegunetan.

Ostegunean, hilak 2, izango da lehen emanaldia, Los Torreznos konpainia madrildarraren Las Cosas lana. Hitzean, umorean eta absurduan oinarritzen du konpainiak bere lana. Obra honen bidez, objektuen garrantzi erlatiboaz arituko dira, pertsonetatik kanpo eta pertsonen barruan nola bizi diren azalduko dute. 

Otsailaren 9an, Gasteizko Pez Limbok Marea Baja estreinatuko du. Komedia honek existitzeko beharraz hitz egiten du, kosmosaren eta lurraren artean, malenkoniaren eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean leku bat aurkitzeko beharraz.

Hurrengo emanaldia otsailaren 16an izango da,  Loida A. Gomez bilbotar eszena-sortzailearen Cerebro Metaforico. Garun metaforikoa eta terapiako pentsamenduaren ingurukoa da. 

Azkenik, otsailaren 23an, Eneritz Artetxek Lakoste pieza eskainiko du. Bakarrizketa hau ironiaz betea da, eta pertsonaia surrealista bat da protagonista. Artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausiari buruzko hainbat konfidentzia eta gogoeta partekatzen ditu. 

Lau hitzorduak auzoko udaltegian izango dira, doan, 19:00etatik aurrera.