Umorea Leioako karriketan

Urtero legez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Leioako Udalak elkarlanean, kaleko artisten Umore Azoka antolatu dute maiatzaren 15etik 18ra. 45 ikuskizunek hartuko dituzte Leioako kaleak.
Kaleko arteen jaialdi erreferente bilakatu den Leioako Umore Azoka motorrak berotzen hasi da dagoeneko. Antolatzaileek 300 proposamenetik gora jaso dituzte eta horien artean 45 aukeratu lau eguneko epean aurkezteko. Zirkua, dantza, performancea, klowna, instalazio artistikoak eta mikroteatroa izango dira ikusgai.
Sormen aldetik ez ezik, jatorriari dagokionez ere aniztasuna bilatu dute egitaraua osatzerako orduan, eta hamalau euskal konpainia, 22 espainiar eta nazioarteko zazpi hurbilduko dira Leioara. Interpretatuko dituzten lanen heren bat, gainera, lehen aldiz ikusaraziko dituzte, jaialdiak bereganatu duen sonaren erakusle. Hamabosgarren edizioa izango denaren programa zehatza oraindik zehaztu ez duten arren, ikusle guztientzako emanaldiak egongo direla aurreratu dute.
Profesionalen parte hartzea
Jaialdiak, baina, dimentsio zabalago bat eskuratu eta alor honetako profesionalen bilgune bilakatu da. Iaz, esaterako, 162 pertsona bildu ziren etorkizuneko proiektuez hitz egin eta harremanak sendotzeko, eta aurten kopurua gainditzea espero dute antolatzaileek. Hala ba, Nazioarteko Antzerki Egunarekin batera zabaldu dute izena emateko epea maiatzaren 2ra bitarte. Bertan izan nahi baduzu, sartu hemen eta bete eskakizuna.