Umorea eta zientzia uztartzen dituen 'Bikote bionikoa' saioa estreinatuko dute gaur ETB1en
Gaur gauean emango du ETB1ek Bikote Bionikoa, zientzia eta umorea elkartuko dituen programa berria. EITB Mediak adierazi duenez, "Inguratzen gaituen mundua hobeto ezagutzeaz gain, giza gorputzaren mugak eta gaitasunak neurtuko dituzte, erronka dibertigarri eta eszentrikoen bidez". Erronka horietan parte hartuko duten bi "giza-akuri" izango dituzte: Mikel Perez Artola eta Iñigo Agirre Atxabal.
Adimen artifizialak gidatuko du saioa, ABAk (Adimen Bioniko Ahaldunak). Berak proposatuko dizkie proba fisiko eta mentalak Perezi eta Agirreri. Programaren amaieran elkarren aurka lehiatuko dira. Gainera, partaideek erronken aurrean izaten dituzten erantzunen azalpen zientifikoa emango du adimen artifizialak.

Lehen atalak Beldurrak izenburua izango du eta hainbat beldurri aurre egin beharko diete bi protagonistek, tartean ezezagunarekiko beldurrari eta altuerak eragindakoari. Erreakzio instintiboak desikasi beharko dituzte. Finaleko erronka ere ez da nolanahikoa izango, beldur nabarmena izango baitute parez pare: bizirik lurperatua izatea. Gure beldurren eta gure gorputzaren erreakzioen inguruan arituko dira, beraz, lehen saioan, umorea
Bikote Bionikoa asteartetan ikusi ahal izango da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
