Umore eta musika ekitaldiak izango dira Gasteizen jaien ondoren

Umore eta musika ekitaldiak izango dira Gasteizen jaien ondoren Jose Kruz Gurrutxagaren umorezko bakarrizketa izango da datorren ostegunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umore-eta-musika-ekitaldiak-izango-dira-gasteizen-jaien-ondoren/@@download/image/albistea gurrutxaga.png
2022/08/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Jose Kruz Gurrutxagaren umorezko bakarrizketa izango da datorren ostegunean.
Umore eta musika ekitaldiak izango dira Gasteizen jaien ondoren

Andre Mari Zuriaren jaiak amaitu badira ere, kultur jarduerek jarraipena izango dute Gasteizen. Umorea eta musika izango dira ardatz hurrengo bi ikuskizunetan.

Datorren ostegunean, abuztuaren 18an, Hegoalde Gizarte Etzearen kanpoaldean, Jose Kruz Gurrutxagak Arranopola bakarrizketa egingo du. Publikoak “ezagutzen ez dituen eta zer diren ez dakien” gauzak ezagutuko ditu umoretik. Ikuskizuna euskaraz izango da eta helduei zuzenduta dago.

Bestetik, abuztuaren 21ean, igandean, Sarrabete euskal folk-taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etan, Santa Maria plazan. Abesti tradizionalak eta beraien kantu berriak eskainiko dituzte.