Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko epea bukatzear da

Maiatzaren 12tik 15era Leioan egingo duten Kale Artisten Azokan euren lana aurkeztu nahi duten artista, konpainia eta elkarteek datorren urtarrilaren 21a dute horretarako azken eguna.
Leioako Kultur Arloak 1995ean ekin zion Umore Azoka antolatzeari. Aurtengoa, beraz, XII. ekitaldia izango da. Maiatzaren 12tik 15era bitarteko lau egun horietan erakustokietan nahiz kalean arte eszenikoen adierazpen desberdinetan parte hartzen duten norbanako, konpainia, banatzaile, programatzaile eta ikusleen topaleku bihurtuko da Leioa.
Modu aktiboan parte hartzeko interesa duen orok bere proposamen artistikoa bidal dezake urtarrilaren 21a baino lehen info@umoreazoka.org helbide elektronikora. Proiektuaren dossierrarekin batera, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak igortzeko eskaera egin dute antolakuntzatik. Umore Azokako webgunean eskuragarri dago parte hartzeko baldintzei eta proposamenak bidaltzeko moduari buruzko informazio zehatza.
Azokako Batzorde Artistikoak jakinarazi duenez, bereziki baloratuko dira proiektu berriak, estreinatu gabeak alegia. Bestalde, kale antzerki muntaiak ere aurkez daitezkeela gogorarazi dute: musikalak, zirkuaren esparrukoak edo bestelakoak.