Umerik gabeko hotelak

Umerik gabeko hotelak Donostian irekiko dute bat, "lasaitasun" bila datozenentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/umerik-gabeko-hotelak/@@download/image/cocncha-U70695735772PY--984x468@Diario Vasco-DiarioVasco.jpg
2020/02/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Donostian irekiko dute bat, "lasaitasun" bila datozenentzat.
Umerik gabeko hotelak

"Lasaitasuna, erosotasuna eta erlaxazioa. Ingurune bare bat, halako giro bat preziatzen duten pertsonentzat". Halakoa izango da Donostian irekiko duten Villa Favorita Hotela: eta guzti hori lortzeko baldintza bat bete behar dute bezeroek; haurrik gabe joatea. Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak, Kontxa hondartzara bista paregabeak dituelarik. Lodres eta Ingalaterrako Hotelaren parte izango da hotel berria. 

Dirudienez, ez dute 13 urtetik beherako haurrik onartuko hotelean, eta helduagoak ere kasuaren arabera eta helduren batek lagundurik sartu beharko dute. 

LASAITASUNA ETA MICHELIN IZAR BAT

Paulo Airaudo izango da hoteleko txef-a; Michelin izar du sukaldariak Amelia jatetxeari eskainia. Hotelek web orrian hala deskribatu dute: "Funtsezkoa da detaile bakoitza, baita mokadu bakoitza ere. Beti, momentu bakoitzean duzu goi mailako gastronomia Villa Favorita-n. Gela-zerbitzuan, gure taberna esklusiboan itsasora begira, Michelin izar bat duen jatetxean, egun zoragarri bati hasiera emateko… Paulo Airaudo izen handiko chefak egunero pentsatu, sortu eta zaintzen du guztia".