Umeek genero rolak 4 urtetatik aurrera barneratzen dituzte

Zenbait genero rolen sartzea adin hain goiztiarretan (adibidez, agresibitatea maskulinitatearekin lotzea, edo pinpirinak izatea emakumeekin), nortasunaren garapenarekin batera modu paraleloan txertatzeak ondorioak ditu haurrengan ezinbestean, eta kaltegarriak izan daitezkeen bete ezin daitezkeen espektatibak bultzatu baititzakete.
Generoa eta lanbideak
Haurrekin burutu den ikerketa baten arabera, haurren kopuru handi batek uste zuen zenbait lanbide gizonezkoek bete beharrekoak zirela eta beste zenbait emakumezkoek. Horrela, genero tradizionalen estereotipoak oraindik indarrean daudela ikusi da umeengan.
Bestalde, errealitatean gertatzen den bezala, prestigio sozial handiagoko lanbideak gehiagotan lotu zituzten umeek gizonezkoekin. Aldiz, soldata baxuagokoak eta estatus urriagokoak emakumeekin, nahiz eta kasu honetan erantzunak malguagoak izan ziren.
Kontuz mezuekin
Badakigunez lanbide interesen garapena lehen hezkuntzako etapan zehazten dela, arreta izan behar dugu gai hauen inguruan bidaltzen diren mezuekin. Helburua aurreiritzirik gabeko ingurune bat bultzatzea da, umeei askatasuna utziz gustatzen zaien hori egiteko sexua kontuan hartu gabe.
Ikerketa honek erakutsi du, nahiz eta itxuraz gizarteak geroz eta berdinagoak diren, edo hori da bederen helburua, haurren artean oraindik genero bereizketak indarrean daudela eta hainbesteren ahotan dagoen berdintasun hori ez dela erreala.