Umeei gorazarre egingo die aurten GetxoPhotok

Abuztuaren 30ean abiatuko da Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia Getxon eta hilabete guztian zehar, irailaren 30a bitarte, Ereaga hondartzatik hasi eta Algortako Portu Zaharrera bitarte hamaika egitasmo izango dira.
Guztira hogei erakusketek osatuko dute Nazioarteko Argazkigintza Jaialdiaren, GetxoPhoto ekimenaren egitaraua. Umezaroan oinarrituko da jaialdiaren seigarren edizioa eta erakusketez haratago ere, ekitaldien artean, jarduera fotografikoak, hitzaldiak eta proiekzioak ez dira faltako.
Frank Kalero komisarioa izango da aurten, jaialdia osatuko duten hogei erakusketak gobernatuko dituena, eta bere esku egon da haurtzaroa ardatz duten erakusketa guztiien aukeraketa. Gaien artean azpimarratu daitezke, txinatarren adopzioa (O Zhang), urtebetetze jaiak (Vee Speers) eta umeen ipuin klasikoak eta superheroi modernoak (Jan von Holleben).
GetxoPhoto jaialdian edonork hartu dezake parte, argazkilari zaleetatik hasi eta profesionaletara iritsi bitarte. Adinez txikiak direnak, berriz, guraso edo ordezkarien baimena aurkeztu beharko dute eta argazkiak aurkezteko azken eguna abuztuaren 19a, ostirala izango da.

GetxoPhoto 2012
- Zer: Haurtzaroari gorazarre egiteko GetxoPhotok herritarren partaidetza GetxoPhotok sustatuz eskaintzen duen espazioa.
- Nork: Edonork du parte hartzeko aukera, profesionalak zein zaleak. Adinez txikia bada, guraso edo ordezkarien baimena aurkeztu beharko du.
- Nola: getxophoto@gmail.com helbidera bidalita, inskripzio fitxarekin batera bidalita. Argaziak .jpg artxiboa izan beharko du eta 1024 x 682 pixeleko gutxieneko erresoluzioan.
- Non: Aurkeztuko diren argazki guztiak GetxoPhoto 2012 ospatzen den bitartean erakusketa aretoan proiektatuta egonen dira, eta horietatik 30 saltokian ere erakutsiko dituzte.
- Noiz: Argazkiak jasotzeko epea abuztuaren 19an bukatuko da.