Ume bat jaio da gurasoak hil eta lau urteren ondoren

Ume bat jaio da gurasoak hil eta lau urteren ondoren Nola da posible? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ume-bat-jaio-da-gurasoak-hil-eta-lau-urteren-ondoren/@@download/image/imagen-sin-titulo.jpg
2018/04/12
berria
Nola da posible?

Txinan gertatu da; haur bat jaio da, bere gurasoak kotxe istripuan hil eta lau urte beranduago. Antza denez, bikoteak in vitro bat egiteko asmoa zuen istripuaren aurretik, eta dena prest zutenean, istripua izan zuten. Haien gurasoek, hau da, haur jaio berriaren aiton-amonek, sekulako borroka judiziala hasi zuten, gurasoek desiratzen zuten ume hori jaio zedin.

 

Herrialdean ez da legezkoa subrogatutako haurdunaldia, eta beraz, aiton-amonentzat borroka latza izan da. lau urte igaro behar izan dira haurra heziko zuen emakume bat topatu eta prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Ez da Txinan gertatu, Laosen baizik. Behin jaiota, ama biologikoaren gurasoek hartu dute haurraren tutoretza. Zer iruditzen zaizue?