Ume arriskutsua

Poloniako Chorzow hiriko banketxea hustu behar izan dute 10 urteko haur batek bidalitako bonba-abisuaren ondorioz. Umeak oharra bidali zuen banketxera, bezperan amak jasotako zerbitzu txarra zela-eta, kexa eginez. Umeak 50.000 zloty (12.000 euro inguru) eskatu zituen banketxea ez lehertzeko.